XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pepejota ez zen sekula nire plazerraz arduratzen, bakarrik fantasia sortzaile gisa axola nintzaion.

Zakila gogortzen ari zitzaiola ohartu nintzenean, zakar atera nion dardaragailua ahotik, eta esan: -Orain jakingo duk bi eta bi zenbat diren!

Ipurditik joko diat larrua, zerri horri!

Dardara egin zuen eta mormoxetan esan: -Sekula ez didate ipurditik eman! Beti neuk eman izan dut!

- Ba mutil, ordua duk heure botika probatzeko!

Ipurdi ikaragarri haietara hurbildu nintzen eta gorri,gorri jarri arte astindu nituen; gero haurrendako olio-frasko bat hartu eta arrakala blaitu nion; ondo likindu nionean, mirarik gabe hondoratu nion dardaragallua begi beltzean; pilari eman eta zalapartaka hasi zen; haragiak marrubizko jelatina bezala mugitzen zitzaizkion.

Arnaska eta hasperenka entzuten nion, eta ispilutik panpina ikusten nuen masturbatzen, alua kulero gainetik igurtzika, begiak zuri.

Higuina eman zidan egoera hark, eta langintza lehenbailehen amaitzea erabaki nuen; gorputz jelatinatsu haren gainera igota, hankalatraba jarri nintzen eta, nire kuleroari alde batera eginez, txizari utzi nion haren bizkarreko erretenean zehar irristatzen; erreka horia labanka joan zen haren leporaino, haren ezpain ertzetan galdu arte; korritzen ari zen gizona, mihia atera eta isurkin bero hura edaten saiatu zen, zera zioen bitartean: